Ekitaldiak kargatzen

« All Ekitaldiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Izaro – Limones en invierno (concierto)

16 urtarrila-19:00

Bes-Te-Bat! zirkuituaren barruan.

Bere debut album nabarmenaren (Om, 2016) eta ospetsu bihurtu zuen bigarren diskoaren ondoren (Eason, 2018), kantautore bizkaitarrak 2020an lan berria estreinatu du: Limones en invierno.

Euskal artista gazte batek sekula ez du lortu hain denbora laburrean “sarrerak agortuta” kartela zintzilikatzea Euskal Herriko musika-tenplu nagusienetan. Artista gazte batek sekula ez du lortu halakorik, kontzeptuari eta estiloari dagokionez hain proposamen zabala den batekin, horrenbesteko emozio eta gustuarekin; bere sormenari inolako aurreritzi edo mugarik jarri gabe. Ingelesa, euskara eta gaztelania erabiliz; pop-a, folk-a, mediterraneoaren itzala edo melodia urratu eta geldoa enplegatuz; bere kontzertuetan hiru belaunaldi ezberdinetako ikus-entzuleak biltzea lortuz….

Orain, Limones en invierno lanarekin, kolore, usain, tenperatura eta kontraste kitzikagarriak agintzen dizkigu Izarok. Disko berriak egun eguzkitsuak argitzen dituzten argi zitrikoak jasotzen ditu, baina baita neguko errekak estaltzen dituzten behe-lainoak ere.

Xehetasunak

Data:
16 urtarrila
Ordua:
19:00

Other

Descripción
Concierto
Prezioa
15 €
Hizkuntza
Euskera
Nori zuzendua
Publiko guztientzat
Azalpena
Kontzertua