Ekitaldiak kargatzen

« All Ekitaldiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

“Dance is my heroine” – Dantza ikuskisuna

16 urria-20:00

Dance Is My Heroine proposamen feminista da, baina ez da feminismoari buruzkoa. Egilearen asmoa lanaren irakurketa eta interpretazioa anbiguotasunera eta absurdora zabaltzea da, eta bere gorputzari, dantzari eta Dantza Garaikideko “heroina” batzuei omenaldia egitea, besteak beste, Yvonne Rainer, Trisha Brown, Pina Bausch, Anna Halprin, Deborah Hay eta abarri.

Fanny De Funnyren pertsonaiaren bitartez, Cristinak nadeoaren filosofia aldarrikatzen du. Heroina honek ez du inoiz mundua salbatuko, baina ziurrenik atseginagoa, dibertigarriagoa, jasangarriagoa egingo du. Fanny pailazo bat da eta hemen aurkitzen dugu Dance Is My Heroine proiektuaren oinarrietako bat: umorea, Mantxako artistaren proposamen eszeniko gehienetan agertzen den elementua.

Xehetasunak

Data:
16 urria
Ordua:
20:00

Other

Prezioa
6 €
Hizkuntza
Gaztelera
Nori zuzendua
Publiko guztientzat
Azalpena
Dantza ikuskizuna