Ekitaldiak kargatzen

« All Ekitaldiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Bizi dantza; Pirritx, Porrotx eta Marimotots

13 abendua 2019-18:00

Pirritx, Porrotx eta Marimotots” taldeak “Bizi dantza” lana eskeiniko du, Bañueta kiroldegian. 3 €. Antolatzaileak: Euskara Udal Zerbitzua eta Ohiturak Kultur Elkartea.

Lurra sortu zen unetik bertatik, jirabiraka dantzari hasi zen bere buruaren eta eguzkiaren inguruan. Animaliak ere sortu ziren unetik bertatik, dantzari dabiltza lurraren inguruan. Geu ere hitzaren jabe izan aurretik dantzatzen gara, zaldiak, izurdeak eta tximeletak bezala. Pozak eta tristurak azaltzeko dantzatzen gara. Barruak agintzen digunean dantzatzen gara. Gure kultura ospatu eta errituak berritzeko. Garen hori mugimenduan jartzeko. Zangoak luzatuz, gerria mugituz, hegoak astinduz eta ur azpian ere dantzatzen gara gu. Zatoz gurekin dantzara, atera zure barruko animalia plazara!

Xehetasunak

Data:
13 abendua 2019
Ordua:
18:00

Other

Prezioa
3 €
Hizkuntza
Euskara
Nori zuzendua
Haurrei