Ekitaldiak kargatzen

« All Ekitaldiak

Afrikako emakumeen zikloa. Hitzaldia. Ángela Nzambi: Emakumeen borrokak Afrikan

23 urria-18:00 - 20:00

Afrikako emakumeen zikloa

Feminismoa feministek, oro har, eta, zehazki, feminista beltzek egindako ekarpen handiaz baliatu da; izan ere, korronte hegemonikoaren ertzetatik azterketa zabaldu dute hauek, eta beste ardatz batzuk ere sartu dituzte, hala nola etnia, kolonialismoa, politika neoliberalak, migrazioak, autodeterminazioaren aldeko borroka, subiranotasuna, etab.

Ziklo honen helburua emakume horien eta haien borroken historian sakontzea da: proposamenak, estrategiak, borrokak, praktikak, Black Feminismoa, feminismo post-koloniala, Feminismoa Afrikan eta emakume arrazializatuen agenda gure herrietan

Hizlaria:

Ángela Nzambi, emakume beltz, afrikar eta ekintzailea, aditua boluntaritzan, sentsibilizazio tailerretan, talde-komunikazioen espazioak dinamizatzen, jendarte aktibismoan

SARRERA LIBREA BAIMENDUTAKO LEKUA BETE ARTE

Indarrean dagoen COVID-19 araudia betearaziko da:

1. Segurtasun distanzia

2. Maskarila eta hidrogela

Xehetasunak

Data:
23 urria
Ordua:
18:00 - 20:00

Egoitza

Kultur Etxea

Antolatzaile

Laia Eskola

Other

Prezioa
Doan
Nori zuzendua
Publiko guztientzat
Iraupena
2 ordu