Eskolako Agenda 21 hezkuntza komunitateak ikastetxearen eta inguruko ingurumen kalitatearen eta iraunkortasunaren alde lan egiteko konpromisoa da. Eskolako Agenda 21ek aukera ematen die ikasleei euren inguruko ingurumen arazoak aztertzeko eta ulertzeko, eta prestatu egiten ditu gizarte bidezkoago eta ekologikoki iraunkorrago baten alde lan egiteko herritar arduratsu izateko.
Hezkuntza eremua Tokiko Agenda 21 prozesuan engaiatzeko egitasmoa da.
Amurrioko ikastetxe guztiek (Antonio Rueda, Aresketa Ikastola, Lucas Rey, Virgen Niña eta Zaraobe institutua) erakutsi dute ingurumenaren inguruan eta udalerrian iraunkortasuna lortzeko duten kezka, Eskolako Agenda 21ean batu direnean, ingurumenaren arloko helburu bateratuak lortzeko 2003-2004 kurtso eskola.
2014-105 kurtso eskola. Hondakinak.
2013-2014 kurtso eskola. Elikadura jasangarria.
2012-2013 kursto eskola. Kontsumo jasangarria.