Eskerrik asko aurtengo erakusleiho lehiaketan parte hartutakoei

Udaletxeko Euskara sailetik eskerrak eman nahi dizkizuegu, aurtengo erakusleiho lehiaketan euskararen integrazioa kategorian parte hartu duten guztioi: Bai Bada liburu-denda, Basualdo kirol-denda, Burutxaga harategia, Desberdin ile-apaindegia, Entretres ile-apaindegia, Gancedo arropa denda, Karisma artile-denda, koolore estetika-zentroa, Lur belar-denda, Luyando optikoak, Ormaetxea bizikletak, Proiekta estudioa, Selene fruta-denda, eta Spiral ile-apaindegia. Lan politak eta esfortzu handia egin dutela ikusi dugu, eta horrek pozez betetzen gaitu, gure herriko kaleetan euskarazko mezuen areagotzea lortu dutelako, tarte txiki batean bada ere. Euskara  sailetik, hurrengo urtean ere euskararen kategorian parte hartu eta  establezimenduetako erakusleihoetan euskarazko mezuak ipintzera animatu nahi zaituztegu. Era berean, gogoratu Amurrion Irabazi Euskararekin egitasmoaren parte-hartzaile zareten neurrian, gure laguntza osoa daukazuela euskarari dagozkion gauza guztietarako.