Desgaitasun fisikoa edo fibromialgia duten pertsonentzako gimnasia

Zerbitzu honek Amurrion desgaitasun fisikoa edo fibromialgia duten pertsonei egokitutako ariketa fisikoa egiteko aukera eskaintzen die, beren bizitza kalitatea hobetzeko helburuarekin. .

Programaren helburuak:

  • Norberaren gorputzak dituen mugak ezagutzea (gorputz jarreraren auto-kontrola).
  • Jolas giroan ariketa eta jardunak eginez eta talde dinamika landuz, gorputz jarreraren kontrola, oreka, koordinazioa, e.a. hobetzea.
  • Ongizate fisiko eta psikikoa eta gizarte harremanak hobetzea.
  • Norberak aldez aurretik egindako jarduera fisikoaz lortutako gorputz gaitasunak mantendu eta hobetzea.
  • Gutxiagotutako zein gutxiagotu gabeko gorputz guneetako funtzio eragile, funtzio sentsorial eta buruko funtzioak hobetzea.
  • Bihotz-birika sistemak hobetzea.
  • Oreka hobetzea.
  • Giharren tonua lantzea.
  • Gaitasun motorraren kontrola handitzea.
  • Koordinazioa eta arreta garatzea.
  • Kokapen espaziala eta lateralitatea erraztea.
  • Kontrakturei aurre hartzea.

Ekintza doakoada eta udal pilotalekuko ariketa gelan egingo da, astelehenetik ostiralera, aurrerago aipatzen den ordutegian. Eskola egutegira moldatuko da eta ez da eskainiko Gabonetan, Aste Santuan eta abuztuan. .

Grupos:

Fibromialgia Egokitutako jarduera fisikoa
Talde bakarra: 16:00 – 16:30

A taldea: 15:00 – 16:00

B taldea: 16:30 – 17:30

 

 

 

 

Izen-emateak pilotalekuaren ariketa gelan bertan egingo dira, aipatu ordutegietan. Zerbitzu jaso ahal izateko gutxienez %33ko desgaitasun fisikoa izatearen agiria edota fibromialgia izatearen agiria aurkeztu beharko dira..

Aldez aurreko hitzordua eskatu behar da, 605 718 731 telefonoan,  Raquel.