COVID 19a dela eta, osasun mentalari buruzko argibideak emateko hitzaldia egingo da urriaren 14an Nagusien Etxean

Amurrioko Nagusien Etxeak hitzaldi bat eskainiko du, bertaratutakoei norberaren osasun mentalari buruzko argibideak emateko, COVID‑19a dela eta. Hitzaldia COCODOC psikologia-zentroak emango du. Hitzordua urriaren 14an izango da, 18:00etan. Edukiera murriztua izango da, eta sarrerak kontrolatuko dira, bete arte. Maskara erabili beharko da derrigor.

Elkartegiak +55 Aulas programa kulturalak urritik abendura eskainiko dituen hiru hitzaldietako bat da hauxe, eta Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak antolatu du, Amurrioko Udalarekin elkarlanean. Programazioak COVID‑19a saihesteko neurri guztiak betetzen ditu. Derrigorrezkoa izango da maskara eta gel hidroalkoholikoa erabiltzea eta segurtasun‑distantzia mantentzea uneoro.