Bihartik aurrera Jose de Madinabeitia kalearen tarte bat ibilgailuentzako moztu egingo da, saneamendu sarearen berriztatze lanak egiteko

Gasolindegiko biribilguneko lanek erritmo onean jarraitzen dute eta, horregatik, bihartik aurrera, saneamendu sarea berriztatzea eskatzen duten inguruaren berrurbanizazio lanak direla eta, Jose de Madinabeitia kaleko tarte bat ibilgailuentzat itxita geratuko da. Ibilgailuak zirkulatzeko alternatiba gisa, Aiara kalea bi noranzkoetan egokituko da. Horrela, ibilgailuen zirkulazioa bi noranzkoetan izango da.

Bihartik aurrera, eta hiru astez gutxi gorabehera, Jose de Madinabetia kaleko 10. eta 14. zenbakien artean saneamendu lanak egingo dira, eta horrek euri-uren eta ur zikinen sarea berriztatzea ekarriko du. Obra horiek direla eta, denbora tarte horretan, kalea ibilgailuentzat itxita egongo da, eta alternatiba gisa, Aiara kaletik zirkulatu ahal izango da bi noranzkoetan. Horretarako, galtzadako bide-marrak egokitu dira, kalearen zirkulazio-egoera berria adieraziz.

Obrei dagokienez, gasolindegiko autobus geralekua izenez ezagutzen den Etxegoien Bideko autobus geltokia Elexondo kalera aldatuko da, Bodeguillaren aurrera, gaur egun Bizkaibusen geralekua dagoen lekura.