Bideojokoek mendekotasuna sor dezakete? Eta zer egin daiteke hori ekiditeko? Horri buruzkoa izango da azaroaren 21erako antolatu den hitzaldia, lehen hezkuntzan seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta dagoena.

Bideojokoen booma gizartera indar handiz heldu da duela ez asko, baina familiak benetan arduratzen dituena joko horien gehiegizko erabilera da, familia-kideen eta gehien bat seme-alaben partetik.  Duda barik, bideojokoek zenbait onura dituzte, baina horien erabilerak arazoak ere ekar ditzake, hala nola egokiak ez diren jarrerak eta baloreak garatzea. Hala ere, arazorik handiena galarazten duen ordu kopurua da, horren ondorioz beste ikasketa edo aisialdi jarduera batzuk alde batera uzten baitira.

Horregatik, prebentziorako udal taldeak, Errehabilitazioan diren Arabako Jokalarien Elkartearekin (Asajer) batera, gai horren inguruko tailer bat antolatu du Amurrioko ikastolekin elkarlanean. Tailer hori lehen hezkuntzako 6. mailako ikasleei zuzenduta dago. Bitartean, azaroaren 21ean, Guraso Eskolaren saio bat egingo da, lehen hezkuntzako familia guztiei zuzenduta dagoena. Saio hori Kultur Etxean izango da, 15:00etatik 16:30ak arte.  Honako hau izango da izenburua: “Zergatik sortzen dute mendekotasuna bideojokoek? Eta zer egin daiteke arazoak ekiditeko?”.  Bertan bideojokoen erabilera ezegokiak dituen arriskuak aztertu eta honako hauek egiteko pausoak emango dira: jarrera arriskutsuak identifikatzeko oinarrizko analisia, familiaren esparrutik arazoak aurreikusteko ideien proposamenak (hala nola ordu kopurua mugatzea), jokoen edukiaren azterketa eta bestelako aisialdi jarduerak egin ditzatela bultzatzea.