Bertsolari onenak Amurrio Antzokian izango dute hitzordua urtarrilaren 4an

Urtarrilarean 4an, Amurrioko Bertso Jaialdia izango da Amurrio Antzokian. Bertso jaialdi hau 20:00etan hasiko da. Sarreraren prezioa  8 eurokoa izango da. Aurretiaz salgai jarriko dira Kultur Etxean abeduare 21etik aurrera Amurrio Antzokiko bazkideentzat eta abenduaren 22tik aurrera gainerakoentzat. Bestalde, jaialdi egunean lehiatilan ere egongo dira sarrerak salgai. Bertan izango ditugu Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Unai Agirre, Beñat Gaztelumendi, Sustrai Colina eta Aitor Mendiluze.