“Berriro irekitzeko bonuak” kanpaina bihar jarriko da martxan

Amurrioko Merkatari Txikien eta Ertainen Elkarteak (APYMCA) eta Amurrioko Udalak martxan jarri duten “Berriro Irekitzeko Bonuak” kanpaina bihar 16:00etan hasiko da. Bonuak http://gure.laguntza.eus/ helbidean erosi eta establezimenduan bertan trukatuko dira.

Ekimenak bi bonu mota jasotzen ditu. 10 euroko “Ostalaritza Berriro Irekitzeko Bonua” eskuratzeko bezeroek 8 euro ordaindu beharko dute. 30 euroko “Merkataritza eta Zerbitzuak Berriro Irekitzeko Bonua” eskuratzeko, berriz, bezeroek 25 euro ordaindu beharko dute. Amurrioko Udalak bere gain hartuko duen eta bonuetan aplikatuko den hobaria 2 eta 5 eurokoa izango da, hurrenez hurren.

1.400 bonu inguru kaleratuko dira, eta kanpainari atxikitako 43 establezimenduetan trukatu ahal izango dira. Guztira 28 saltokik, zerbitzuen sektoreko 7 establezimenduk eta 8 ostalaritzako 8k eman dute izena.

Bonuak Gure Laguntza webgunearen bitartez eskuratu ahal izango dira. Bertan, hasierako orrian dagoen bilatzailearen bitartez, udalerriko dendak aurkitu ahal izango dira. Erosketako tiket bakoitzeko gehienez mota bereko 2 bonu erabili ahal izango dira, eta formatu digitalean edo inprimatuta aurkeztu beharko dira establezimenduetan. Bonuen trukea maiatzaren 15etik aurrera edo irekitzen den egunetik aurrera, establezimendua geroago irekitzen bada, egin ahal izango da, hilabeteko epean. Oinarri guztiak Udalaren webgunean horretarako sortutako atal espezifikoan kontsulta daitezke. Bertan, koronabirusari aurre egiteko abian jarritako ekintzak jasotzen dira, https://amurrio.eus/coronavirus-covid-19 / .

“Denda bonuak”, 2020ko aurrekontuetan jasota daude, Amurrioko PSEren proposamenez, eta udalerriko saltokietan, ostalaritzan eta enpresetan kontsumitzea bultzatzea dute helburu.

Parte hartzaileen zerrenda