Beldur Barik 2015

 

Zer da Beldur barik programa 2015?   

BB gazteekin batera bultzatutako urteroko programa da, zeinak indarkeria sexistaren adierazpenak identifikatzen laguntzeko, gazteekin batera hausnarketa eta eztabaida prozesuak erraztu nahi dituen. Bere xedea da indarkeria sostengatzen duten norbanako zein taldekako jarrera eta jokabideak eraldatzea, harremantzeko eta elkarbizitzeko eredu berriak bultzatuta.

Gazteekin batera lan egiteko, beraien interesetara, beharrizanetara eta lehentasunetara egokitutako tresnak diseinatuta daude.

Informazio gehiago: www.beldurbarik.org

Zer da Beldur barik jarrera?

Kultura matxista eta indarkeria sexistaren adierazpenak eraldatzeko konpromiso pertsonal zein kolektiboa adierazten dituzten jarrerak dira. Alegia, neska eta mutilek ezberdintasun egoerei nola egiten diegun aurre erakusten duten jarrerak. Errespetuan, askatasunean, autonomian, erantzukidetasunean eta indarkeriaren bazterketa irmoan oinarritzen direnak.

Pertsona orok daukagu gure buruak (eta gorputzak) zein gure ingurunea eraldatzeko gaitasuna. Beldur Barik programaren nahia da ahalduntze eta jabekuntza prozesu horietan laguntzea.

Bide horretan, ezinbesteko deritzogu beraien jarrerekin, ekimenekin, gorputzekin edota adierazpenekin, indarrean dugun kultura eredua urratzen duten pertsonak ikusaraztea eta erreferentean bilakatzea.

 

Bideo lehiaketa Topaketak