Bañueta Kiroldegiak abenduaren erdialdean irekiko du bigarren hiruhilekoko ikastaroetan eta leku libreak dituzten urte osoko ikastaroetan izena emateko epea

Eskaintza zabaldu da hiit, nordic walking, gimnasia progresiboa eta helduen igeriketa ikastaroetan

Bañueta Kiroldegiak abenduaren erdialdean irekiko du bigarren hiruhilekoko ikastaroetan eta leku libreak dituzten urte osoko ikastaroetan izena emateko epea. Eskaintza zabaldu da hiit, nordic walking, gimnasia progresiboa eta helduen igeriketa ikastaroetan.

Abenduaren 16an izena emateko epea irekiko da harpidedunentzat eta hilaren 18an harpidedunak ez direnentzat. Datorren hiruhilekorako haur, heldu eta haurtxoentzako igeriketa-ikastaroak eskainiko dira, baita nordic walking eta cycling-spinning ikastaroak ere. Aurreko igeriketa-ikastaroetan kalifikaturik ez dauden haur guztiek maila-proba bat egin beharko dute izena eman aurretik abenduaren 17an eta 18an, 17:30etik 19:30era. Horretarako, kiroldegiko harrera-lekuan hitzordua hartu behar da. Interesa duen pertsonaren batek ezin badu proba egin adierazitako datetan, Bañueta Kiroldegiaren harrera-lekura joan beharko du galdetzera. Gainera, leku libreak dituzten urte osoko ikastaroetan ere izena eman daiteke, taldeak betetzeko. Eskaria dela eta, eskaintza handitu da eta hiit talde berri bat antolatu da astelehen eta asteazkenetan 18:25etik 19:25era, nordic walking talde bat astelehenetan 15:00etatik 16:00etara, gimnasia progresibo talde bat larunbatetan 10:00etatik 11:00etara eta helduentzat igeriketa-ikastaroko talde bat larunbat goizetan (HAS 1 09:10etik 09:55era eta HAS 2 12:30etik 13:15era).

Inkesta

Bañuetak erabiltzaile guztiei jakinarazi nahi die abenduaren bigarren hamabostaldian zerbitzuaren asebetetze-mailari buruzko inkesta batean parte hartzeko aukera izango dutela. Informazio hori oso garrantzitsua da Bañueta Kiroldegiaren zerbitzua hobetzeko, eta, horrela, erabiltzaile guztien gogobetetze-maila handiagoa lortzeko.

Informazio osatu eta zehatzagoa lor daiteke Bañueta Kiroldegiko harrera-lekuan, Facebooken (Bañueta Kiroldegia) eta 945393642 telefonoan.