Amurrioko Udalak udal autokontsumorako baratzeetara sartzeko neurriak malgutu ditu. Astelehenetik igandera bitartean joan ahal izango da, 8:00etatik 21:30erako ordutegian, ezinbesteko gutxieneko zereginetarako soilik, eta Covid-19arekin lotutako segurtasun-betebeharrak betez:
- Baratzeko titularra edo hark eskuordetutako pertsona bakarrik joan ahal izango da, eta, kasu horretan, hala adierazten duen agiri pribatu bat eduki beharko du. Baratzeko titularra familia-unitate bereko (etxebizitza bereko) beste kide batekin joan ahal izango da.
- Covid-19ren aurkako prebentzio eta higiene-neurriak bete beharko dira, osasun-agintariek adierazitakoak: eskuak maiz garbitu, gutxienez bi metroko distantzia pertsonala, eta maskara erabili gomendatutako pertsonen arteko distantzia errespetatu ezin bada.
- Higiene-berme handiagoa izateko, gomendagarria litzateke edozein tresna eta elementu ez trukatzea.
- Guztiz debekatuta dago erabiltzaileek eremu komunak erabiltzea eta ingurunean materiala uztea.
- Ahal izanez gero, joan-etorriak bizikletaz edo ibilgailuz egingo dira.
- Ortuetako makineria kontratatzen denean, bereizita egon beharko da baratzea makinatu behar duen pertsonarengandik, eta bi maskarak erabili beharko dira.
Azkenik, gogoratu osasun-alerta egoeran jarraitzen dugula; beraz, fase honetan presentzia fisikoak mugatzea eskatzen da, herriko herritar guztien onerako baita.
Amurrion, 2020ko maiatzaren 8an
Alkate-Udalburua
Iz.: Josune Irabien Marigorta