Azaroaren 25ean jarduera egitarau zabala Amurrion

Amurrioko Udaleko Berdintasun Sailak egitarau zabala eta anitza antolatu du hilabete honetan, azaroaren 25aren, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren inguruan egituratuko diren jarduerekin. Datorren azaroaren 12an abiatuko den programazioaren barruan tailerrak, zine-forum saioak eta Juan Urrutia plazan egingo den ohiko elkarretaratzea jasoko dira. Horrez gain, egitarauaren barruan, 5 urtetik gorako umeentzako ipuin kontalari bat ere egongo da.

Azaroaren 25aren inguruko programazioa  

Azaroak 12: Zine-Foruma “Tomboy” , 18:00etan Amurrio Antzokian. Sarrera dohainik.

Azaroak 15: Berdintasunaren Eskualde Topaketa. “Enredando Mujeres”. 10:00etatik 14:00etara Artziniegan.

Azaroak 21: “Gorputz osoko ipuinak” Izaskun Mujika ipuin kontalariarekin, 5 urtetik gorako umeentzat. 17:30ean haur liburutegian. Beharrezkoa izango da izena ematea.

Azaroak 21: “La locura consumista del amor romántico” umorezko bakarrizketa, Irantzu Varelarekin. 20:00etan Amurrio Antzokian. Sarrera dohainik.

Azaroak 22: “Beldur Barik jarrera Aiaraldea 2019” lehiaketa eta sari banaketa. 18:00etan Okondon.

Azaroak 23: Emakundek antolatutako “Beldur Barik Jarrera 2019” Arte Lehiaketako topaketa eta sarien banaketa Bilbon.

Azaroak 25: Elkarretaratzea Juan Urrutia plazan 19:15ean.

Azaroak 26: Zine-Foruma “Las horas”, 18:00etan Amurrio Antzokian. Sarrera dohainik.

Azaroak 26: “Ctrla” tailerra gurasoentzat: sare sozialak eta gazteak, ziber-indarkeria, ulertzea, alboan egotea eta heztea. 17:00etatik 19:00etara Zaraobe institutuan. Zaraobe institutuko IGEak antolatuta.

Azaroak 27: “Ctrla” tailerra gurasoentzat: sare sozialak eta gazteak, ziber-indarkeria, ulertzea, alboan egotea eta heztea. 17:00etatik 19:00etara Zaraobe institutuan. Zaraobe institutuko IGEak antolatuta.

Azaroak 30: “Autodefentsa Feminista tailerra”, Maitena Monroyrekin. 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era. Plaza mugatuak, izen emateak Berdintasun Sailean azaroaren 28ra arte.

Abenduak 4: Zine-Foruma “80 Egunean”, 18:00etan Amurrio Antzokian. Sarrera dohainik.