Haurren jaiotza edo adopzioagatiko laguntzak 2018an

Amurrioko Udalak haurren jaiotza edo adopzioagatiko laguntzen deialdi berria iragarri du, 2018 urteari dagokiona. Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) eskatu daitezke laguntza horiek. Onuradunak 2018an jaio edo adoptatutako haurraren familia-unitateko gurasoak izango dira, betiere unitate hori Amurrion erroldatuta bazegoen haurra jaio zenean edo adoptatu zutenean. Xedea jaiotza eta adopzio berrien estaldura soziala handitu eta osatzea eta jaiotza sustatzea da, 2018 urteari dagokionez.