Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga

Maiatzaren 1etik ekainaren 30era, 2018. urteko trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari dagozkion ordainagiriak kobratuko dira. Ordainketa helbideratu gabe duten zergapekoek Laboral Kutxaren bulegoetan ordaindu ditzakete zergak (Mendiko kalea 1, Amurrio), astelehenetik ostiralera, 08:30etik 10:30era. Epe hori amaitutakoan, premiamendu administratiboko prozedura exekutiboari ekingo zaio, eta ordaindu ez diren kuotak kobratuko dira, % 20ra arteko gainordainarekin.