IREKITA DAGO AMURRIOKO ZIKLISMO ESKOLAN IZENA EMATEKO EPEA

Amurrioko Ziklismo Taldeak otsail bukaerara arte ireki du Ormaetxeako Ziklismo Eskolan izen-ematea formalizatzeko epea. Zehazki, kategoria hauetan: benjaminak (2009an eta 2010ean jaiotako haurrak), kimuak (2017an eta 2008an jaiotakoak) eta haurrak (2005ean eta 2006an jaiotakoak. Ziklismo Taldetik bereziki neskei egiten diete taldearekin bat egiteko deia; izan ere, eskolako hogei kideen artean, neska bakarra dago. Entrenamenduak martxoan hasiko dira, ekainera arte. Ondoren, udako geldialdia egingo da, eta, gero, irailetik urrira bitartean, entrenatzen jarraituko dute. Entrenamenduak, normalean, astearte eta ostegunetan izaten dira, 18:00etatik 20:00etara.