Ireki da Amurrion ekainaren 10ean egingo den Arabako Odol Emaileen Eguneko bazkarian izena emateko epea

Amurrio Arabako Odol Emaileen Egunaren egoitza izango da ekainaren 10ean. Udalerri honetan bazkarian eta janaurrekoan izena emateko epea ireki da; 685704963 telefono-zenbakira deituta egin daiteke. Prezioa 32 €-koa da. Gure udalerria izango da probintzia-mailako odol-emaileen jaiaren ardatza. Jaia ekainaren 10eko 10:30ean hasiko da, San Anton plazan prestatuko den janaurrekoarekin. Ondoren, Arabako Odol Emaileen Elkarteak batzarra egingo du Katekesian; zehazki, 11:00etan. Jaiak Santa Maria parrokian jarraituko du; bertan, meza egingo da 12:30ean. Eta eguna borobiltzeko, senidetasun-bazkari bat egingo da Amurrioko Matias de Landaburu kiroldegian.