Bilera Nagusi Etxea zentroan, jarduerei eta sortuko den Nagusien Kontseiluari buruz

Urriaren 8an (astelehena), bilera bat egingo da Nagusi Etxea zentroan. Bileraren helburua da Amurrioko nagusientzako aisialdi- eta kultura-jardueren programazioa aurkeztea. Horrez gain, sortuko den Nagusien Kontseiluari buruzko hainbat alderdi landuko dira. 17:30ean hasiko da.