Azaroaren 16ra arte irekita egongo da Amurrioko erabilera publikoko mendietan larreen aprobetxamendua eskatzeko epea

Ireki da Amurrioko erabilera publikoko mendietan larreen aprobetxamendua eskatzeko epea. Oraindik izapidea egin ez duten eta 2019an Amurrioko erabilera publikoko mendietako larreak erabili nahi dituzten abeltzainek dagokion eskaera aurkeztu beharko diote Amurrioko Udalari. Epea azaroaren 16ra arte egongo da irekita, 09:00-14:00 ordutegian.

Udaleko Nekazaritza, Abeltzaintza, Mendiak eta Ingurumena Sailean (udaletxeko 3. solairuan) eskaera-ereduak daude eskuragarri, interesdunek 2019 ekitaldirako Amurrioko erabilera publikoko mendietako larreen aprobetxamendua eska dezaten.