“Amurrioko Hiribildua 2019” XXXIX. argazki lehiaketa

Udalak antolatutako argazki-lehiaketa horretarako lanak ekainaren 14ra arte aurkeztu daitezke. Lehiaketan izena emateko, www.amurrio.org web orrian argitaratu den formularioa bete beharko da. Lehiaketan bi modalitate daude: bata, gai libreko hiru argazki, eta, bestea, Amurriori eta giza paisaiari buruzko hiru argazki. Guztira, 1.600 euro banatuko dira sarietan: gai libreko argazkien lehenengo saria, 400 €, eta bigarren saria, 200 €; Amurriori buruzko argazki bildumaren irabazleak 800 € jasoko ditu eta bigarrenak 200 €. Sariak ekainaren 28an banatuko dira, 20:00etan, La Casonan. Lan hautatuen erakusketa egun horretan bertan inauguratuko da, eta uztailaren 19ra arte egongo da ikusgai.