Zenbait udal zergaren kobrantza

Abenduaren 31 arte, kobratzeko jarrita egongo dira zenbait zergari dagozkien ordainagiriak. Horretarako, borondatezko epea egongo da. Zergak honako hauek dira: Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga (JEZ); Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) eta udal hilerria mantentzeagatik, landa-higiezin munizipalak luberritzeagatik, erabilera publikoko mendiak (larreak) aprobetxatzeagatik, ibilgailuen sarreraren aprobetxamendu bereziagatik eta aparkamendua erreserbatzeagatik (ibiak) eta 2018ko 4. hiruhilekoan hiri hondakin solidoen bilketa, garraio eta ezabatze zerbitzua hornitzeagatik ordaindu beharreko tasak. Tributu-zorren ordainketa eginda ez daukaten zergadunek aukera izango dute Amurrioko Mendiko kaleko 1 zenbakian dauden Laboral Kutxaren bulegoetan ordainketok egiteko, astelehenetik ostiralera, 08:30eik 10:30era, betiere dagokion epearen barruan.