Udal Musika Fundazioaren Zuzendaritza Batzordeak honako hau adierazten du

Amurrioko Udalaren Musika Fundazioaren Zuzendaritza Batzordeak honako hau erabaki zuela 2020ko ekainaren 17ko bilkuran:

Jarraian adierazitako ikasleei ez zaizkie igorriko apiriletik ekainera arteko ordainagiriak eta tasaren zati proportzionala itzuliko zaie, ez dutelako klaserik jaso martxoaren 12a eta 31 bitartean:

-Bateria ikasgaiko ikasleak, irakasleak ez direlako egon eta ondorioz ez dutelako klaserik eman.

-Musika eta Mugimendua eta musika-tresnarako orientazioa, ez dutelako jaso musika-tresnarako orientazio klaserik, ikasleen adin txikiagatik eta ikasgaiaren ezaugarriengatik zerbitzua osorik eskaintzea ezinezkoa zelako.

-KONBOA, GITARRA TALDEA, BIGBAND ETA BANDA TXIKIA, ORKESTRA ETA ORKESTRA TXIKIA, klaseak behar bezala ezin izan direlako eman.

Zenbatekoak Udal Musika Eskolari emandako helbideratze-kontuan itzuliko dira.

Klaseak telematikoki jaso dituzten ikasleei ordaintzeke dauden ordainagiriak igortzea, apirila eta ekaina bitarteko epeari dagozkionak; horiek hiru hilabetetan igorriko zaizkie: ekaina, uztaila eta abuztua.

Erabakiaren inguruko edozein galdera, zalantza edo kontsulta HAZn (Herritarren Arretarako Zerbitzuan) idatziz aurkeztu beharko da eta Zuzendaritza Batzordeak behar bezala erantzungo du.