Udal Musika Eskolan ikasle berriak matrikulatzeko epea zabalik

Amurrioko Udal Musika Eskolak ikasle berriei zuzendutako matrikulazio epea ireki du datorren ikasturterako. Matrikulatzeko epea ekainaren 25era arte egongo da zabalik. Izen-ematea online egingo da esteka honen bidez: https://amurrio.inika.net/preinscripcion Matrikula betetzeko informazio guztia https://musikaeskolaamurrio.eus/

Ikasturte honetan matrikulatuta dauden ikasleentzat automatikoki berrituko da matrikula. Baja eman nahi dutenek mezu bat bidali beharko dute.

Edozein kontsulta egiteko harremanetan jar zaitezke 945891003 telefonoan edo musikaeskola@amurrio.eus helbide elektronikoan.