Trafiko mozketa uztailaren 8an eta 9an, Aldai kaleko biribilguneko lanak direla eta

Aldai kaleko biribilgune berrian galtzada fresatzeko eta asfaltatzeko egin behar diren lanak direla eta, uztailaren 8an eta 9an aldatu egingo da inguru horretako zirkulazioa. Hori dela eta, bi egunotan trafikoa honela desbideratuko da:

 

  • Elexondo kaletik Urduñarako zirkulazioa Landako-Dionisio Aldama kaletik desbideratuko da.
  • Urduñatik datozen ibilgailuei herrira Vitoria-Ugarteko biribilgunetik sartzea gomendatzen zaie. Aldaiturriaga eta Maskuribai industrialdeetarako sarbidea irekita egongo da behar duten ibilgailuentzat.
  • Aiaratik (López Garaia) datozen ibilgailuak Jose Pikatza kaletik desbideratuko dira.
  • Etxegoienbidea eta Aresketa kaleetatik zirkulatzeko sarbideak Aldai kaleko 6. zenbakiaren atzetik doan bidea eta Venta de los Triguerosetik Aldaiturriagarantz edo La Cadenatik A-624 errepiderantz (Lopez gaina) doazen bideak izango dira. Bestalde, Etxegoienbidea eta Aresketa kaleen irteera azken bi errepide horietatik (Venta de los Trigueros edo La Cadena) egin beharko da.