Tamaina handiko hondakinak utziko direla adierazteko ohartarazpena 900101476 telefonoaren bidez

900101476 da Aiarako Kuadrillak gaitutako doako telefono berria, tamaina handiko hondakinak utziko direla aurrez ohartarazteko. Amurrion, mota horretako hondakinen bilketa ostiralean egiten da eta, beraz, edukiontzietatik gertu koltxoiak, altzariak eta tresneriak utziko dituztenek, zenbaki horretara deitu beharko dute, hondakin horiek behar bezala kentzeko.