Reforamurrio Enpresaldean dagoen Ikasketa Gelaren ordutegi berria

Abenduaren 21etik aurrera, astelehenetik ostilera, Gelaren ordutegi berria 08: 15etik 15: 00etara izango da goizez eta 15: 30etik 19: 30era arratsaldez.

COVID-19 pandemia dela eta, instalazioetan jarduteko protokolo bat dago, erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko. Hori dela eta, Gelaren edukiera zortzi pertsonatara murriztu da, osasun agintariek gomendatutako segurtasun tartea mantentzeko. Gainera, erabiltzaileek maskara eraman beharko dute beti instalazioen barruan.
Era berean, beharrezkoa da aurreko egunean lanpostua gordetzea, bai goizeko ordutegian, bai arratsaldekoan. Horretarako, Amurrio Bidean-ekin harremanetan jarri behar da 945891721 telefonoan.
Gabonetako ordutegiari dagokionez, zentroa itxita egongo da abenduaren 24an eta 25ean eta abenduaren 30etik urtarrilaren 6ra.

 

Era berean, Udal Liburutegiko Ikasgela ere zabalik dago abenduko eta urtarrileko asteburuetan. Larunbatetan, 09:30etatik 13:30etara eta 16:30etatik 20:00etara, eta, igandean, 09:00etatik 13:30etara.