Ostiral honetan Amurrioko Udalaren ezohiko osoko bilkura egingo da

Ostiral honetan, apirilaren 3an, goizeko 10:00etan, Udalbatza Aretoan ezohiko osoko bilkura egingo da. Bilkura hau egiteko arrazoi nagusia 2020 urteko aurrekontua lehenbailehen onestea da. Udalbatzako kideen parte-hartzea alderdi politiko bakoitzeko bozeramaileena baino ez da izango, eta alderdi bakoitzak Udalean dituen kideen kopuruaren arabera haztatuko dira haien bozketak.

Ohi bezala, saioa streaming bidez emango da.