KONTZERTUA “Emakume konpositoreak”

Aurten “Emakume konpositoreak” kontzertuaren edizio berria martxoaren 7an izango da, 20:00etan, Amurrio Antzokian. Sarrera doakoa da eta sartzeko gonbidapena izan beharko da. Hori otsailaren 24tik aurrera Amurrioko Kultur Etxean eta kontzertuaren egunean bertan leihatilan jaso ahal izango da, aretoa bete arte. Ekimen hori martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldien baitan kokatzen da.