Inauterietako ludoteka

Otsailaren 21, 24 eta 25ean ludoteka-zerbitzua egongo da 10:00etatik 13:00etara: Aiara kaleko 7 eta 9 zenbakietako beheko solairuan dagoen Aspaltza Euskara Elkartearen lokaletan. Bi eta zortzi urte arteko haurrei zuzendutako jarduera da. Prezioa eguneko 4 € da (egun solteak hartzeko aukera dago). Izena emateko, posta elektroniko bat bidali behar da (aspaltza@hotmail.com) otsailaren 7a baino lehen, eta izen-abizenak, jaioteguna, telefonoa, oharrak eta datak adierazi beharko dira. Jardueretan aurpegiak margotu eta aurpegirako maskarak egingo dira, baita jokoak ere.