Hilerriaren apurka-apurkako irekiera

Amurrioko Udal Hilerriak herritar guztiei irekiko die gaurtik aurrera, honako baldintza hauetan: Astelehenetik ostiralera 11:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, eta ehorzketetara joateko deseskalatze fase honetan, gehienez 15 pertsona joan daitezke.

Covid-19 prebentziorako segurtasun-neurri gisa, komunak itxita egongo dira, eta segurtasun-neurriak hartu beharko dira, hala nola distantzia soziala eta eskularruak erabiltzea hilerriko iturria erabiltzerakoan.