Haurreskoletan matrikulatzeko kanpainari aste honetan ekingo zaio. Bihartik aurrera, maiatzaren 21etik ekainaren 8ra arte, online egin ahal izango da www.haurreskolak.eus webgunean eta ekainaren 1etik 8ra bitartean, aurrez aurre, 9: 00etatik 14: 00etara.
Amurrioko kasuan, Tanttaka eta Tipi-Tapa Haurreskolak daude. Bi ikastetxeetako kontaktuak uzten dizkizuegu, seme-alabak matrikulatu nahi dituzten gurasoek egin beharreko izapideen berri jaso dezaten.
- Tanttaka Haurreskola: 945891816 – tantaka.amurrio@haurreskolak.eus
- Tipi-Tapa Haurreskola: 945893259 – tipitapa.amurrio@haurreskolak.eus