Haurreskoletako matrikulazio kanpaina bertan behera geratu da

Haurreskoletako matrikulazio kanpainarako epeak bertan behera geratu dira. Haurreskolak Partzuergoak kudeatzen ditu Haurreskola publikoak, Amurrioren kasuan Tantaka eta Tipi-Tapa Haurreskolak. Matrikulaziorako epea irekitzen denean www.haurreskolak.eus web orrian informatuko dute (Haurreskolaren 943.821.750 telefono orokorra ez dabil COVID-19ren egoerak bere horretan dirauen bitartean, komunikazioa web orriaren bidez egin behar da), beraz, matrikulatzeko interesa duzuen gurasoek web orri horretara jo beharko duzue.