Hainbat udal-zerga kobratzea

Abenduaren 31ra arte, kobratuko dira, borondatezko epean, zenbait zergaren ordainagiriak. Honako hauek dira zergok: Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga (IAE), Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) eta udal-hilerria mantentzeagatiko tasak, Udalaren landa-higiezinak luberritzeagatiko tasak (baratzeak eta luberriak), erabilera publikoko mendietan larreak aprobetxatzeagatiko tasak (larreak), ibilgailuak sartzeko eta aparkalekua erreserbatzeko aprobetxamendu bereziagatiko tasa (ibiak) eta hiri-hondakin solidoak bildu, garraiatu eta ezabatzeko zerbitzua emateagatiko tasa (2018ko 4. hiruhilekoa). Zerga-zorren ordainketa helbideratuta ez duten zergadunek Euskadiko Kutxako bulegoetan (Amurrioko Mendiko kaleko 1) egin ahal izango dituzte ordainketa horiek, astelehenetik ostiralera, 08: 30etik 10: 30era, epe horretan.