Martxoaren 2an hasiko dira San Prudentzioko Danborradarako entseguak

Astelehenetik, martxoaren 2tik aurrera, Amurrion entseguak hasiko dira apirilaren 27an San Prudentzioko Danborradan parte hartzeko. Entseguak astelehenero izango dira, arratsaldeko 19:30ean, udal-pilotalekuko gimnasioan, martxoan eta apirilean. Parte hartzeko interesa duten pertsona guztiei dago irekita, inoiz jo ez badute ere, hasiberrientzako eskolak egongo baitira. Beraz, jai-ekimen honetan parte hartzera animatzen zaituztegu.