Bañueta kiroldegiko oharra

Amurrioko Bañueta kiroldegiko erabiltzaileei eskatzen zaie ez ditzatela itzul orain arte jaulkitako ordainagiriak. Instalazioak berriz irekitzen direnean, bidegabe kobratutako kuotak itzuliko dira. Era berean, jakinarazten da instalazioa berriro ireki arte ez direla ordainagiri berririk jaulkiko.