BANDOA. Autokontsumorako udal baratzeetara sartzeko neurriak

Udalak autokontsumorako udal baratzeetara sartzeko neurriak bigundu ditu. Baratzeetara astelehenetik igandera, 08:00etatik 21:30era joan ahal izango da,  ezinbestekoak diren gutxieneko zereginak egitera (lurra prestatzera, lantzera, mantentzera eta ureztatzera), eta senitartekoekin edo lagunekin elkartzea edo beste edozein aisialdi mota guztiz debekatuta egongo da, Covid-19arekin erlazionatutako segurtasun betebeharrak jarraituz:

  • Baratzearen titularra edo hark izendatutakoa, baino ezin izango da baratzera joan, eta horrelakoetan, azken horrek hori egiaztatzen duen agiri pribatua eduki beharko du. Baratzeko titularra bere inguruko pertsonekin joan ahal izango da. Gehienez 4 pertsona egon ahal izango dira baratze publikoan.
  • Osasun agintariek COVID-19aren aurka agindutako prebentzio eta higiene neurriak bete beharko dira: eskuak maiz garbitzea, gutxienez bi metroko distantzia gordetzea pertsonen artean, eta maskara erabiltzea, 1pertsonen artean gomendatutako distantzia errespetatu ezin bada.
  • Higienea gehiago bermatzeko, komenigarria da manipulatu daitekeen edozein tresna edo elementu ez trukatzea.
  • Guztiz debekatuta dago erabiltzaileek eremu komunak erabiltzea eta materiala bertan behera uztea.
  • Joan-etorriak, ahal dela, bizikletaz edo ibilgailuz egingo dira.
  • Baratzeak makinaz lantzea kontratatzen denean, makinarekin landu behar duen pertsonarengandik aldenduta egon beharko da, eta biek maskara erabili beharko dute.

Amurrion, 2020ko maiatzaren 22an

Alkate-Udalburua

Iz.: Josune Irabien Marigorta

BANDOA