Astelehenetik aurrera itxita egongo da Nerbioiko Parke Linealaren Luiando eta Markijanako pasabidearen arteko tartea

Datorren astelehenetik, maiatzaren 24tik, aurrera, uztailaren amaierara arte, Nerbioiko Parke Linealaren tartea itxita egongo da Markijanako pasabidetik Luiaondora. Itxiera, Nerbioi Garaiko Hondakin Uren etorkizuneko Araztegirako hondakin uren kolektorea eraikitzeko lanek eragin dute.

Oinezkoek behar bezala seinaleztatutako beste bide bat izango dute, Amurrio Luiaondoko tren geltokiarekin lotzeko, San Roke auzotik, Tubos Reunidosen atzetik.