Amurrion, Larrinben, Baranbion eta Lekamañan: ur- eta estolderia-tasak ordaintzea

Abenduaren 16an, Amurrio, Larrinbe, Baranbio eta Lekamañan 2019ko 3. hiruhilekoari dagokion ur-hornikuntzari eta estolderia-zerbitzuari dagozkion tasak ordaintzea. Ordainketa helbideratuta ez duten zergadunek, hori bera dirutan egin dezakete Elexondo kaleko 21. zenbakian dagoen Caixabank bankuko bulegoetan, astelehenetik ostiralera, 08:15etik 10:15era, fakturan adierazitako epean.