Amurrioko Udaleko Herritarren Arretarako Zerbitzuak aurrez-aurreko arreta berreskuratuko du

Astelehenetik aurrera, Amurrioko Udalak Herritarren Harretarako Zerbitzuaren (HAZ) aurrez-aurreko arreta berreskuratuko du. Arreta ohiko ordutegian emango da, 07:45etik 15:00etara. Jendearen arretarako gunea segurtasun neurriak betetzeko egokitu da. Hori dela eta, arretarako postu bakoitzak metakrilatozko pantaila bat izango du, langileak eta herritarrak babesteko.

HAZ irekiko den arren, Udaletik gogorarazi nahi da izapideak eta kontsultak 945891161 telefonoaren bitartez edo haz-sac@amurrio.eus helbide elektronikora idatziz egiten jarraitu ahal izango dela. Era berean, udaletxera joan aurretik, egin beharreko kudeaketak udaletxera aurrez aurre joan behar duen kontsultatzea gomendatzen da.

Beste alde batetik, datorren astelehenean jendearentzat irekiko diren Amurrioko Udaleko sail guztietan desinfekzio tratamenduak egin dira, hotzeko nebulizazio metodoa erabilita. Tratamendu horiek, Nerbioi SL enpresako langile tekniko koalifikatuek egin dituzte.