Amurrioko Liburutegia berrireki da, edukiera murriztuarekin

Komenigarria da joateko aurretiko hitzordua eskatzea; deitu 945393720 telefonora edo idatzi liburutegia@amurrio.eus helbide elektronikora.

Amurrioko udal-liburutegia ireki dugu eta lokalean egoteko aukera egongo da 09:30etik 13:00etara eta 16:45etik 19:45era. Bi kasuetan, helduen zein haurren liburutegian edukiera murriztua ezarriko da. Helduen liburutegian gehienez ere hamasei pertsona egon ahal izango dira aldi berean ikasten, irakurtzen edo funts bibliografikoa kontsultatzen. Haurren liburutegian, berriz, hogei pertsona egon ahal izango dira, kontuan hartuta haur bakoitzak heldu batekin egon behar duela.

Komenigarria da aurretiko hitzordua eskatzea, lekua ziurtatzeko. 945393720 edo 607017451 telefonoetara deitu daiteke edo liburutegia@amurrio.eus helbide elektronikora mezu bat bidali.

Gainera, gogorarazten dizuegu orain haurren eskura ere jarri dela konfinatuta dauden pertsonei zuzendutako liburuak mailegatzeko etxeko zerbitzua.