Amurrioko Garbiguneak ateak ireki ditu berriro

Amurrioko Garbiguneak ateak ireki ditu berriro, alarma-egoerak hartutako neurrien ondorioz itxita egon ondoren. Ordutegia honakoa da: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara, eta larunbatetan, 09:00etatik 14:00etara. Sartzeko azken txanda itxi baino ordu erdi lehenago izango da.

Arreta ateak itxita emango da, erabiltzaile bakarra pasatzen utziz eta segurtasun-neurriak hartuz. Ezin izango da erabili artikulu desberdinak trukatzeko bigarren bizitzako etxola.