Amurrio udal-eraikinetan autokontsumorako eguzki-instalazio fotovoltaikoak ezartzeko proiektua garatzen ari da

Amurrioko Udala ekoizpen eta autokontsumo elektrikoko hiru sistema instalatzen ari da hiru udal-eraikin publikotan.

EL REFOR
Kontratuaren xedea: eguzki-energia fotovoltaikoa sortzeko 10,230 kWp-ko instalazioa el Reforren, eraikinaren autokontsumorako, 310 Wp-ko 33 panelez eta 10 kw-ko potentziako inbertsore batez osatua.

Ordezkapenaren %: % 20-22

Esleipenduna: Ekain taldea SL enpresa, 15.970,79 euroko zenbatekoagatik guztira.

LUCAS REY
Kontratuaren xedea: eguzki-energia fotovoltaikoa sortzeko 6,200 kWp-ko instalazioa Lucas Rey eskola publikoan, eraikinaren autokontsumorako, 310 Wp-ko 20 panelez eta 5 kw-ko potentziako inbertsore batez osatua.

Ordezkapenaren %: % 15

Esleipenduna: E-Block Energy Trade SL enpresa, 8.975,78 euroko zenbatekoagatik guztira.

ZABALEKO
Kontratuaren xedea: eguzki-energia fotovoltaikoa sortzeko 5,015 kWp-ko instalazioa Zabaleko eskola publikoan, eraikinaren autokontsumorako, 295 Wp-ko 17 panelez eta 5 kw-ko potentziako inbertsore batez osatua.

Ordezkapenaren %: % 13-26

Esleipenduna: Ekisolar Iniciativas de Tecnología y Sostenibilidad SL enpresa, 9.075,00 euroko zenbatekoagatik guztira.

Jarduketak 70.000,00 euroko kostua izango duela aurreikusi da, eta horietatik 33.250,00 euro Europar Batasunak finantzatuko ditu, 2014-2020 aldirako hazkunde jasangarriko Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) programa operatiboaren esparruan karbono gutxiko ekonomia batera igarotzea errazten duten toki- erakundeen proiektu berezietarako dirulaguntzen programaren kontura.

“Europa egiteko modu bat”