Amurrio Antzokiak Eusko Jaurlaritzak hartutako neurri berrietara egokitu du programazioa

Larunbat honetatik aurrera, azaroak 7, Amurrio Antzokian egingo diren antzerki eta zinema ekitaldien ordutegiak aldatuko dira.

Helduei zuzendutako programazioa, hau da, larunbatetako antzerki ikuskizunak eta igande eta astelehenetako zinea 19:00etan hasiko dira.
Bestalde, haurrentzako zinea 17:30ean hasiko da eta haurrentzako ikuskizunak 18:00etan.