ADINEKOENTZAKO EUSKARA-IKASTAROA

Urtarrilaren 13an, adinekoentzako euskara-ikastaroa jarriko da abian Amurrioko Nagusi Etxean. Eskolak maiatzera arte emango dira, eta astelehenetan izango dira, 17:45etik 19:30era. Interesdunek aldez aurretik izena eman beharko dute Amurrioko Udaleko Euskara Zerbitzuan. Hain zuzen, zerbitzu horrek antolatu du jarduera hau, helduak euskalduntzeko asmoz. Ikastaroaren prezioa 37,20 € da azken bi urteetan Amurrion erroldatuta egon direnentzat, eta 74,40 € azken bi urteetan udalerrian erroldatuta egon ez direnentzat. Hobaria jasoko dute, zehazki 29,76 €-koa, azken bi urteetan Amurrion erroldatuta egon diren eta langabezian dauden pertsonek, familia ugariko kideek (baldin eta unitate osoa Amurrion erroldatuta badago) eta 65 urtetik gorakoek.