22.230 euro emango dira euskara ikasteko beketarako

Amurrioko Udalak 2020ko deialdian 22.230,06€-ko zebatekoa banatuko du 79 pertsona artean euskara ikasteagatik emandako bekak direla eta. Laguntzek ikastaroen matrikularen kostuaren %75 bete dute, betiere bermatzen bada ez dagoela gainfinantzaketarik HABEren diru-laguntzak bezalako beste diru-laguntza batzuk jasotzeagatik, eta euskalduntze-prozesu osoan diruz lagun daitekeen gehieneko zenbatekoa gainditu ez bada. Halaber, 200 euroko bi beka eman dira aisialdiko begiralearen titulu ofiziala ikasteagatik.