Irailaren 29an, “Amurrio AECC martxan” lelopean, Minbiziaren Aurkako II. Martxa egingo da Amurrion. Bildutako dirua gaixotasun horren aurkako ikerketara bideratuko da.
Continue reading
Egilea: oscar
Amurriok Artzain Egunaren XXVI. edizioa jasoko du igande honetan
Sasi ardi arrazako ardien erakusketarekin jarraituko da eta artzain txakurren erakusketa berreskuratuko da
Continue reading
Amurrioko Udalak Nerbioi ibaia garbitzeko jardunaldia antolatu du urriaren 5erako
Jardunaldia 10:00etan abiatuko da Juan Urrutia plazatik, bi ordu iraungo ditu eta herritar guztientzat irekita egongo da
Continue reading
Laia Eskolako edizio berria Amurrion ere izango da
Amurrioko Udalak aurten ere Aiaraldea eskualdeko Laia Eskola programan parte hartuko du, Arabako Foru Aldundiak bultzatuta. Gaur goizean aurkeztu da programa, Laudioko Udalean, Aiaraldeko udal guztien parte hartzearekin.
Laia Eskolaren helburua da emakumeen jabekuntza edo ahalduntze prozesuetan laguntzea, haien parte hartze sozio-politikoa indartzeko tresna eta dinamiken bitartez, eta, aldi berean, emakumeekin eta gizonekin lan egitea, guztiekin, berdintasunaren alde. Parte hartzeko espazio bat izango da, berdintasunaren aldekoa, batez ere, elkarrekin biltzeko. 2019-2020 ikasturteko egitaraua datozen hilabeteetan zehar zabalduko da ekintza ugarirekin.
Urriaren 4an izango da lehenengo ekintza, “EnFemme” dokumentalaren proiekzioa eta zuzendariearekin elkarrizketa arratsaldeko 20.00etan Amurrio Antzokian. Urriaren 9an Irakurle-klub feministaren aurkezpena egingo da arratsaldeko 18.00etan liburutegian. Horren ondoren, azaroaren 30ean, autodefentsa feministako tailerra egongo da Maitena Monroyren eskutik, fisioteratpeuta eta emakumeen aurkako indarkeriren kontrako aditua dena. 10:00etatik 14:00ak arte eta 15:30etatik 19:30ak arte izango da, euskeraz eta gazteleraz. Urte hasierarekin batera, utarrilaren 10 eta 11an, Josebe Iturrioz Lopez-en eskutik “Eta gero esango duzue bost edo sei ez garela” tailerra izango da.
Informazio gehiago jaso daiteke atxikitako PDF dokumentuan. Izen emateak raguilar@amurrio.eus edo 945 89 11 61 telefonoan egin beharko dira.
Amurrioko Udalak gasolindegia urbanizatzeko kontratazio prozesua hasi du
Biribilgunearen eraikuntzaz aparte, saneamendua eta argiak zaharberritzea eta bidegorria eraikitzea proiektatu da.
Continue reading
Hazilan programaren laugarren edizioa irailaren 23an hasiko da
Hazilan programak, Amurrioko Udalaren beka batekin elkartzen ditu prestakuntza eta enpresetan egiten diren praktikak.
Continue reading
Amurrio Bidean-ek 12 prestakuntza ikastaro programatu ditu hurrengo bi hilabeteetarako
Amurrio Bidean-ek irekita du irailetik azarora emango diren prestakuntza ikastaroetarako izena emateko epea. Mota guztietako hamabi prestakuntza ekintza, robotikatik hondakinen kudeaketara edo ekonomiaren kudeaketara. Ikastaroen edukian sakontzeko edo horietan izena emateko, interesatuta dauden pertsonak Amurrio Bidean-ekin harremanetan jarri beharko dira formacion@amurriobidean.org helbide elektronikoan edo 945891721 telefono zenbakian.
Epe laburrean bost prestakuntza ekintza hasiko dira:
- Zibersegurtasuna: Babestu zure negozioaren informazioa (2 ordu): Irailaren 26an izango da. Jardunbide egokiak azalduko dira, enpresa bakoitzaren alderdi zaurgarriak identifikatu ondoren.Kontuan izan behar da arriskuak eta mehatxuak, sarri askotan, ez datozela kanpotik, konturatu gabe guk geuk eragiten ditugula, gutxieneko segurtasun neurriak hartzen ez ditugunean. Informazioaren segurtasuna hobetzeko balioko dizuten jardunbide egokiak, neurriak eta kontrolak hartzen erakutsiko dizu.
- Merkataritza plan operatiboa. Zer egin behar dut saltzeko eta nori? (21 ordu): Jarduera hori urriaren 3tik 24ra luzatuko da. Helburua, partaideari bezeroak erakartzeko estrategiak definitzen laguntzea, dagokion komunikazio eta merkataritza plana egiteko tresnak ematea, salmenta prozesuaren faseak erakustea eta arrakastaz aurre egiten laguntzea da.
- Programazioa robotika industrialean eta lankidetzakoan (100 ordu): Ikastaroaren bitartez, partaide bakoitzak robot batzuk eta horien aukerak ezagutuko ditu, eta baita fabrikatzaile bakoitzaren programazio lengoaia ere (ABB, KUKA eta FANUC), eta oinarrizko programak sortzeko eta aldatzeko gai izango da. Ikastaro horrekin robotekin lan egiteak dituen ohiko arazoak konpontzen ikasiko da. Ikastaroa urriaren 4tik 31ra egingo da. Plaza mugatuak ditu.
- Bezeroaren arreta (70 ordu): Bezeroaren ikuspegia landuko da; komunikazio teknikak eta arreta egokia, bezeroaren profilaren eta haren beharren definizioan oinarrituta. Komunikazioarekin eta bezeroaren arretarekin erlazionatuta partaideek dituzten gaitasun pertsonalak hobetzeko tresnak landuko dira. Amaitzeko, merkataritza arloko kudeaketarako salmentako trebezia pertsonalak aintzatetsi eta hobetuko dira. Urriaren 7tik 31ra luzatuko da.
- Ingurumenarekin erlazionatutako lege eskakizunen identifikaziorako tresnak: Prestakuntza honen helburua ingurumenari buruzko azken lege berrikuntzak ondo ezagutzea izango da.Horretarako (kasu praktikoen bitartez), partaidearen jardueran aplikagarri den ingurumen arloko legedian sakonduko da. Ikastaroa urriaren 14tik 23ra egingo da.
Ikastaro horiez gain, urriaren bigarren hamabostalditik aurrera egingo diren ikastaro hauetan izena emateko epea ere irekita dago: Industria hondakinen kudeaketa eta IKSen erabilera (12 ordu); Oinarrizko ekonomia-finantza alderdiak zure enpresan (21 ordu); Salmenta teknikak (70 ordu); Laneko Arriskuen Prebentzioa (Metalaren sektorea) (20 ordu); Nire enpresa ondo al doa? Kudeaketa kontrola Dummientzat (21 ordu); eta Tokiko produktuen maridajea (10 ordu)
Amurriok Europako Mugikortasun Jasangarriaren Astearekin egingo du bat irailaren 16tik 22ra
‘Egin oinez gurekin!’ goiburuarekin, bizikletaren erabilera eta oinez ibiltzea sustatuko dira, automobilaren alternatiba gisa.
Continue reading
Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako agenteen kategorian sartzeko hautaketa-prozedura.Euskara-probak egiteko ordutegia
Epaimahaiaren Akordioa, euskara-proben azterketen datak argitaratzen dituena.
Amurrioko Udalak merkatariei eta ostalariei zuzendutako euskara ikastaroa jarri du martxan
Edozein establezimendutan gehien erabiltzen diren euskarazko esamoldeen eta adierazpideen inguruko trebeziak eta ezagutzak zabalduko dira.
Continue reading