Aurtengo abenduan Olentzero ikusi ahal izango da San Roquen, txandaka, distantziei eutsita eta COVID-19aren aurkako segurtasun-neurri guztiak mantenduta

Olentzerok dagoeneko prestatu du guztia Amurrioko haurrekin egon ahal izateko, betiere distantziei eutsiz. COVID-19aren eta osasun-krisiaren egoeraren ondorioz, aurten ez da Goikomendiko ikaztegirako igoera egingo. Horren ordez, Olentzero San Roquen egongo da abenduaren 20an, 10:30etik 17:30era, etenik gabe, baina ezingo da libreki sartu, baizik eta txandaka, pilaketak ekiditeko. Jardueran parte hartu nahi dutenek nahitaez erreserbatu beharko dute txanda bat, eta aldez aurretik txartel bat eskuratu dezakete doan turismo-bulegoan, La Casonan, abenduaren 15etik 18ra, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

Antolatzaileek txartela dutenei soilik utziko diete sartzen, eta txartel horretan Olentzero San Roquen ikusteko ordua adieraziko da. Hori ez bada betetzen, ezingo da jardueran parte hartu. Segurtasun-neurri gisa, antolatzaileek San Roquera joango direnei oinez joateko eskatzen die; izan ere, mugikortasun-arazoak direla-eta, aparkalekua autoz joan behar dutenentzat egongo da gordeta soilik.

Olentzero karpa apaindu batean egongo da. Aurtengo argazkiak urrutitik aterako dira, eta Olentzero atzealdean egongo da, ezingo baita inor hurbildu ikazkin kutunarengana. Ezingo da kontaktu fisikorik eduki. Aurten begi-kontaktua eta urrutiko agurrak egingo dira COVID-19aren ondorioz, guztion onerako. Gainera, abenduaren 20an dena prest egongo da San Roquen haurrek Olentzerori zuzendutako eskutitzak uzteko, euren ilusio eta desirekin. Ez dugu ahaztu behar COVID-19ari aurre egiteko segurtasun-neurriak errespetatu behar ditugula: pilaketak ekidin, segurtasun-distantziari eutsi, maskara erabili…

Olentzeroren gaua

Larunbatean, abenduak 12, indarrean izango diren neurri berriak direla eta, abenduaren 24rako Amurrioko auzoetara aurreikusita zegoen Olentzeroren bisita bertan behera geratu da.

Beti segurtasun eta erantzukizunarekin

Ohiturak Kultur Elkarteko antolatzaileek guraso eta aitona-amonei gogorarazi nahi die euren lankidetza funtsezkoa dela haur guztiek Olentzero agurtu ahal izateko beste urte batez. Ezinbestekoa da segurtasun-neurri guztiak errespetatzea, bai pertsonalak bai antolatzaileek jarriko dituztenak, Olentzero Amurriora joan ahal izateko pandemia-egoeran. 2020ko ezohiko gabon hauetan aurreikusitako jarduerak COVID-19a kontrolatzeko indarreko neurrietara egokituko dira, eta, beharrezkoa bada, atzeratu edo bertan behera utzi ahalko dira.